SAKONTZEKO tailerra: "Nire identitate esentziala agerian jarri". ANTZUOLAN


Antzuolako udaletxeak antolatuta.
Sakontzeko-tailerra da.
Zure identitate esentziala ikustea da kontua, "zaren hori", zugan iraunkorra dena, aldatzen ez dena, inoiz aldatu ez dena. Hor kokatzean, ohartzen zara bizi nahi duzun bakea eta osotasuna, hain zuzen ere, ZARENA aitortzea dela.
GELDITZEKO proposamena da, "kontuan hartzeko":
Bilatzeari utzi: "Bazara ia".
Barruko leku batera iristen saiatzeari utzi: "Ba zaude ia!".
Biderik gabeko bidea da: "Naizenera joateko ez dut pausorik eman behar".
Deskubritzen joaten zara:
Zure identitate esentziala errekonozitzerakoan, hainbeste irrikatu duzun osotasunarekin bat egiten duzu.
Zure identitate esentziala dastatzean, berezko bakea sumatzen duzu, lasaia, baketsua...
Zure identitate esentziala beste gizakiekin partekatzen duzun zerbait da, izaki bizidun guztiekin, guztiarekin.
Beste pertsona eta izaki batzuekiko batasunaren pertzepzioa maitasunaren esperientzia da.
Munduarekiko batasunaren pertzepzioa edertasunaren esperientzia da.
Zure egunerokotasunean benetan bizi duzun zerbait da.
Ez da "sinetsi nahi duzun" zerbait, "hobeto sentitzeko kontatzen duzun" zerbait, benetako esperientzia bat da, pixkanaka zure eguneroko bizitzaren parte izaten ari dena.
Egia da hor bizi zaitezkeela.
Zure bilaketa amaitzen da, libre izatearen poza dastatzen duzu.
Tailerrak 3 atal dauzka:
1go zikloa: Esperimentazioa, ikerketa, autoeraketa. 10 astez jarraian
Astelehenero elkartuko gara.
Astero irakurketak proposatuko zaizkizu.
Deskubritzen ari zaren hori idaztea.
Egunero praktika meditatiboak egitea proposatuko zaizu.
Beharrezkoa da asteko saiora joatea. Bertan astean bizitakoa partekatuko dugu eta ikerketa berriak proposatuko dira.
2. zikloa. Esperimentatu dana integrazioa. 2 hilabete.
3. zikloa. 2 hilabete.
15ean behi elkartuko gara.
1go zikloan eduki dugun dinamikak egingo ditugu.
Noiz eta non?
Lekua: ANTZUOLAN. Olaran aretoan
Datak:
1go zikloa: Urria 13tik, abenduak 15rarte, bi data barne. Astelehenero.
2. zikloa: Otsaila 2arte. Ez gara elkartuko.
3. zikloa: Otsaila 2,16 Martsoa 2,16,30
Ordua: 18:30tik-20.30arte
Formadorea: Jesus Mari Mata
Prezioak:
1go zikloa 120€.
3. zikloa 70€
Izen ematea: Antzuolako udalean edo online jarraibe hauek beteta:
Bete
udala@antzuola.eus helbidera bidali.
Informazio gehiago:
telefonoa: 669132900. Jesus Marin telefonoa da.
whatsappez (klikatu hemen eta whatsapp aplikazioa zabalduko da).