Garapen pertsonala: ongizate emozionala eta mentala osotasunean bizitzeko.

Garapen pertsonalaren heziketan adituak gara.

Ikastetxeetan, enpresetan eta erakundeetan garapen pertsonaleko proiektuen aholkularitza eta sustapen-zerbitzuak eskaintzen ditugu.
IRTEERA BARRURANTZ DA

Zergatik Garapen pertsonala?

Irteera barrurantz doa” esatea gustatzen zaigu. Psikologiaren, filosofiaren, neurozientziaren edo giza jakituriaren edozein tradiziotan bat datoz esaten, modu iraunkorrean bizitzeko bidea, barrurantz begiratzea, elkar ezagutzea, mundu mentala, emozionala eta sakona kudeatzen ikastea dela. Edozeinek egin dezake eta bere eraginkortasuna frogatuta dago.

IBILBIDEA BATERA EGIN DEZAKEGU

Modu horretan ibilbide bat egiterakoan, bizitza osotasunean bizitzeko baliabideak, praktikak eta jarrerak egokituz lortzen da. Hezitzaile batentzat ez zaigu helburu hoberik bururatzen, bakea, zoriontasuna eta maitasuna bilatzen laguntzea baino, funtsean edozein gizakik bere baitan baititugu armoniazko egoera, sentimentu hauek.

Zer da Garapen pertsonala?

Pertsonaren esentziaren bila joatea

Garapen pertsonalaz ari garenean, pertsona esentzian zer den deskubritzeko prozesuaz ari gara, hau ematen denean pertsona bere osotasunean bizi da, alai, pakean, zoriontsu...

Bakoitzak barrutik deskubritzeko duen gaitasunaz ari gara

Bi prozesu batera egiten dira, alde batetik prozesu psikologikoa. Eta beste alde batetik, prozesu sakona.

Kontatzen dugun edukia, egiten ditugun praktikak eta proposatzen ditugun proiektuak sinpleak eta errazak izan daitezen saiatzen gara.

Garapen pertsonalerako bidea arina eta praktikoa bihurtzea gustatzen zaigu.

Ikasteetxeetarako, enpresetarako edo proposamen orokorreko tailerrak erraz landu daitezkeen proiektuak dira:
Ikastaro bakoitzeko 6-8 saio, ordu eta erdi 2 ordukoak proposatzen ditugu, bi astean behin.

Gure proposamena: Sinplea eta Praktikoa

man sitting on bench reading newspaper
stack of stones on a foggy weather

Kontaktoa

Gustora asko egongo gara zuekin

jesusmariamata@yahoo.es

Telf: 669132900