2023-2024 ikasturtean egin ditugun tailerrak

"Barnetik hazi eta hezi" proiektua. Antzuolako eskolan.

Antzuolako eskolan barnekotasunean hezteko proiektua da.

Irakasleei barnekotasunean hezteo hirugarren ikasturtea eman diegu, hilean saio bat.
Eskolako haur guztiei, 6na saio eman diegu, 2 astean behin.

Barnetik Hazi. Gurasoentzako tailerra.

Antzuolako udaletxeak bultzatuta.
Tailerra bi astebukaeratako igande goizetan eman genuen eta azken orduan gainera famili tailerra bihurtu zen!!! Gurasoek eta umeek hainbat praktika egin zituzten elkarrekibn.

2023-2024
2024 - Otsailan

Bigarren mailako batxilegoko 4 geletan taiiler bat eman diegu.
Esperientzia bikaina izan da. Isiltasunaren suspergarriaz eta meditazio praktikez gozatuz.

Ipintzan - Bergarako Institutoan.

2024
2024

Angiozarreko eskola.

Angiozarko Guraso Elkarteak antolatutako "Garapen pertsonala Angiozarko eskolan" izenburupean, eskolako haur gutztientzako tailerra eman dugu. Oso gustora aritu gara.

2024-Maiatza. Esker onez bizi tailerra. Arantzazun.

"Ezker onez bizitzea" eta harremanak izenburuko tailerra egin dugu. Esperientzia bikaina izan da.
Praktika meditatiboak, elkarrizketak, gogoetak eta gorputz dinamikak musikaren laguntzarekin egin ditugu.
Erronka bat izan zen eta ondo baino hobeto bizitako gogobetetasunarekin joan ginen etxera.

2023 - 2024 - Helduendako " Esker onez bizitzea" jarraipen tailerra.

"Ezker onez bizitzea" jarraipen ikastaroa eman dugu. Urrian hasi eta urtarrilera arte iraun zuen. Ostiraletan hamabostean behin elkartzen ginen.

2023-2024 Helduendako "Nire baian funtsezkoa dena aurkitu eta... distiratu!"
tailerra.

Tailer honetan "Ni naiz"-ena arakatzen egon gara. Parte hartu dugun askorentzat tailerra oso eraldatzailea izan da.

Tailer hau berezia izan da. Proposamenak hasieran 8 astetakoa izan zen eta astero elkartzen ginen guztiz murgiltzeko. Ondoren, 2 hilabeteko etena egin genuen esperientzia barneratzeko, bukatu genuen beste bi hilabetez 15ero elkartzen arakatzen genuen hori hobeto integratzen jarraitzeko.

Tailer hau mugarri bat izango da gure formazioan.