Nortzuk gara?
Ingeniari informatikoa. Nire bizitza profesionala Laboral Kutxan garatu dut, teknikari gisa lehenik eta Sistemen arloko arduradun gisa gero.
Prestakuntza zabala daukat garapen pertsonalean. Nerabezaroan hasi nintzen, eta hainbat urtez Lanza del Vastoren indarkeriarik ezaren proposamenean murgilduta egon nintzen. Elkar entzutearen praktikari ekin nion hainbat urtez. 2002an, PRH (Personalidad y Relaciones Humanas) psikopedagogia-eskolan murgildu nintzen, eta prestakuntza sakona eman nuen eskola horretan. Prestakuntza laguntzaren alorrean egin nuen, prestatzaile izateko aldez aurreko prestakuntzan. Aldi berean, duela 20 urtetik hona, Enrique Martinez Lozanoren irakaspenak jarraitzen ditut, estatuko erreferentea baita psikologia transpertsonalean, baita filosofia sapientzialaren irakaskuntzak ere Monica Cavallé-ren bidez, Rupert Spirak proposatzen duen bide zuzenetik, eta David Standl Rast anaiak proposatzen duen "esker onez bizitzeko" proposamena ere.
Mindfulness-en aditua naiz, Minful and self compassion-en prestakuntza jaso dut, Marta Alonsok emana, eta Gonzalo Britoren eskutik, besteak beste. Biodantza formazioan aritzen ari naiz gaur egun Loratu eskolan Bilbon.
2006tik aurrera, haur eta hledunetzako garapen pertsonalerako tailerrak ematen dihardut Antzuola eta inguruko herrietan.
Era berean,iIkasteetxeean formatzaile gisa aritzen naiz irakasleekin eta umeekin besteak beste
Arizmendi ikastolako GPS (Garapen pertsonaleko saioak) proiektua martxan jartzen parte hartu nuen.
Antzuolan garatzen ari den Barnetik Hazi eta Hezi proiektuaren bideratzaile, prestatzaile eta koordinatzailea naiz, bai eskolan, bai udalaren eskutik.
Amaia naiz, psikologoa ikasketaz. Lizentziatura bukatu nuenetik, batetik, begirada sistemikoan sakondu dut ikuspegi sistemikoa erakundeetan txertatzeko ikasten eta aplikatzen, eta bestetik, pertsonen arloan harremanak kudeatzeko erreminta ezberdinetan janzten aritu naiz.
Orain arte egindako ibilbideak pertsonekin konektatzea ahalbidetzen dit, eta nire nahia da modu honetan, pertsonei dituzten baliabideak eta potentzialak ikusaraztea eta kide den bizitzako arlo eta sistema ezberdinetan modu orekatuan eta osotasunean bizitzen laguntzea.
Profesionalki, 27 urte daramatzat EMUN kooperatiban; pertsonen sailean eman ditut azken 16 urteak eta aurretik, 11 urtez, Oñatiko Barnetegian jardun nuen irakasle eta dinamizatzaile lanetan.
2006. urtea geroztik, haur eta helduentzat antolatutako garapen pertsonalerako tailerretan dihardut Jesus Marirekin batera, berari laguntzen batzuetan, eta tailerren sorkuntza lanetan beste batzuetan. Antzuolan garatzen ari den Barnetik Hazi eta Hezi proiektuko kide naiz.
Erakundeetan begirada sistemikoa txertatzeko honako ikasketak egin zaizkit baliagarri: ‘Psikologia sistemikoan masterra’, ‘Taldeetako coachinga’, ‘Konstelazio sistemiko eta estrukturalak’, ‘Erakundeak sistema bizi moduan aholkularitza sistemikoa’, ‘Lidergo sistemikoa erakundeetan’, ‘Nola ekarri erakundera Osotasunean bizitzea.
Era berean, pertsonaren psikologia eta autoezagutzarako tresnei dagokienean, PRH Personalidad y Relaciones Humanas psikopedagogia eskolan murgildu nintzen duela 20 urte, ‘Adimen emozionala’, ‘Taldeen gidaritza eta komunikazio estiloak’, ‘Mindfulnessa’, edota ‘Eneagrama’ bezalako jakintzetan sakontzeko. Psikologia transpertsonalean eta meditazio gaietan Enrike Martinez Lozanoren irakaspenak jarraitzen ditut, 8 urte daramatzat ‘Biodantza’ diziplinan eta gaur egun erraztaile izateko prestatzen ari naiz.
Jesus Mari Mata Hoz
Amaia Etxaniz Apaolatza
Koolaboradoreak
Izadi Mondragon Etxaniz
Ikasketez ingurumen lizentziatua naiz, eta hainbat urtez kontsultore lanetan aritu nintzen kontsultoria batean. Ondoren, enpresa industrial batean aritu nintzen Ingurumen eta lan arriskuen prebentziorako arduradun bezala. Baina nire barruak pertsonekin kontaktuan eta beraiei laguntzea nire bokazioa zela esaten zidan. Dena utzi , eta Bigarren Hezkuntzako irakasle ikasketak egin nituen.
Gaur egun Biologiako irakaslea naiz eta Psikopedagogoa, nire lana garapen pertsonala, ongizate emozionala eta osasun mentala lantzen uztartzen ditut. Azken honekin murgilduta nago guztiz.
Hau horrela hainbat ikasketa egin ditut arlo honetan: Neuropsikologia, adimen anizkoitzak eta mindfulness Masterra, Meditazio transpertsonalean instruktorea, Hezkuntza emozionalean kurtsoa: adimen anizkoitzetik, mindfulnessera, Mindfulness kurtsoa Teruelgo unibertsitatean, Bioneuroemiozioa eta biodeskodifikazioan ikasketak.
2020tik aurrera Jesus Mari Matarekin kolaboratzen nabil hainbat ikastetxetan, hala nola; Antzuolako Herri Eskolan “Barnetik Hazi eta Hezi” proiektuan, Angiozarko eskolan eta Ipintzako Institutuan.
Gure ibilbidean zehar hainbat pertsona izan ditugu lagun, proiektua aurrera ateratzeko denbora eta energia eskaini zutenak.
Hainbat pertsonak parte hartu dute urtebetez baino gehiagoz babesa eta estaldura emanez, eta horietako bakoitza balio handikoa izan da guretzat.
2020az geroztik, Izadi Mondragon laguntzen ari zaigu. Haren entrega eta indarra kutsakorra da, eta funtsezkoa izaten ari da egin ditugun hainbat proiekturen garapenean. Suerte bat guretako.