"NI HAU NAIZ". Ikerketa tailerra. GASTEIZen
Tailerraren helburua gure funtsezko izaera ikertzea da: funtsean NAIZEN hori.
EZ DA PSIKOLOGIAKO TAILER BAT. Ez da EMOZIONALKI mugitzen zaidanari begiratzeko erabiliko dugun tailerra. "ATZEKALDE" horretan jartzen dugu fokua, eta hori da konturatzen dena sentimenduez.
EZ DA MEDITAZIO TAILERRA, praktika meditatiboak egiten diren arren.
GURE FUNTSEZKO IZAERA IKERTZEKO tailerra da.
NIRE PERTSONAIATIK HARATAGO JOATEKO da, NIRE EGITURA PSIKOLOGIKOTIK HARATAGO JOATEKO tailerra da.
Proposamen honetan ez dago maisurik, duzun maisu bakarra zu zeu zarela integratzeko erronkara gonbidatzen zaitugu, zure barne jakinduriarekin konekta zaitezen. Jesus Marik, bideratzaile gisa dudan helburu bakarra erronka hori bizi dezazun erraztea da. “Zaren hori” esperimentatzea. Besterik gabe.
Tailerrak eskatzen dizuna, hauxe da:
Tailer hau egiteko ausarta izatea eta benetan mugatzen dizuten sinesmen batzuk erortzeko irekita egotea, ez duzu besterik behar. Dibertigarria da moldeak erortzen ikustea.
Tailer hau lehenestea aholkatzen dizut, beste prestakuntza proposamen batzuen aurrean, hau izatea zuretzat lehentasunezkoa, tailerrak irauten duen bitartean. Proposamenera entregatzea eskatzen du. Asko da esperimenta dezakezuna eta eskaintza bakarrean aritzeak sakabanaketa saihesten du.
Tailerrak 8 astez egingo da:
Astelehenero elkartuko gara.
Astero irakurketak proposatuko zaizkizu.
Deskubritzen ari zaren hori idaztera gonbidatuko zaizu.
Egunero praktika meditatiboak egitea proposatuko zaizkizu.
Beharrezkoa da asteko saiora joatea. Bertan, astean bizitakoa partekatuko dugu eta ikerketa berriak proposatuko dira.
Noiz eta non?
Lekua: GASTEIZEN. Espacio Mandala. Coronela Ibaibarriaga Kalea, 14. Sakatu hemen Mapsen ikusteko
Datak: Urtarrila 13, 20, 27. Otsaila 3, 17. Martxoa 3, 17, 31
Ordua: 18:30etik-20:30ak arte
Prestatzailea: Jesus Mari Mata
Prezioa: 100€
Izen ematea:
Plazak mugatuak dira.
Informazio gehiago:
telefonoa: 669132900. Jesus Marin telefonoa da.
whatsappez (klikatu hemen eta whatsapp aplikazioa zabalduko da).