HASTAPENEKO TAILERRA. “Nire barnekotasunari bide ematea. 2. partea”. ARRASATEn.

BARNEKOTASUNAREN MUNDUAN SARTZEKO PROPOSAMENA: ESKER ONEZ BIZITZEA.

Barnekotasunaren munduan hasteko proposamenaren bigarren tailerra da.

Bigarren tailer honetan, barnekotasunaren mundua hobeto ezagutzeaz gain, meditazio praktikekin jarraitzeaz gain, ESKER ONEZ BIZITZEKO proposamenean sartuko gara.

Gure esperientzian, ESKER ONEZ BIZITZEKO proposamena da horrelako tailerretan ikusten duguna gure eguneroko bizitzara eramateko proposamenik onenetako bat.

Tailerrean parte har dezakezu, lehen tailerrean parte hartu ez baduzu ere.

Bidai polit eta emankorra da.
Segurua da, hau da, ez duzu hitz egin behar. Dinamika hau izango da: aulki baten jartzen zara, eduki batzuk entzun eta praktika batzuk egin, isilean esperimentatuko dituzu, eta etxera bueltatuko zara.
Sinplea eta erraza. Bai edukia baita praktikak ere, zure egunerokotasunean erabiltzeko proposatzen ditugu.

Hiru atal hauek ikusiko ditugu

  • Eremu mentala. Zergatik ematen diot hainbeste buelta buruari?

  • Eremu emozionala. Zer egin dezaket sentitzen dudanarekin?.

  • Eremu esentziala. Nola egon naiteke nire onenarekin, nire baitan?.

Horren ondorioz:
  • Jakingo duzu, zuri pasatzen zaizuna, mundu guztiari pasatzen zaiola.

  • Ikasiko duzu zergatik den hori eta zer egin dezakezun.

  • Tresna sinpleak eta eraginkorrak esperimentatuko dituzu.

  • Hobeto ulertuko duzu zeure burua.

  • Besteak ere, hobeto ulertuko dituzu.

  • Zure bizitza gehiago gozatzen lagunduko dizkizuten edukiak eta tresnak ezagutuko dituzu.

Noiz eta non?

🔹 Lekua: ARRASATEN. Kulturateko Loramendi gelan. 3. pisuan dagoen aretoan.

🔹 Datak: Urriak 2,16,30 azaroak 13.27 abenduak 4 eta 18

🔹 Ordua: 18:30etik-20.00etara

Erraztailea: Jesus Mari Mata
Prezioa: 90€.
Izen ematea:

Formulario honetan eman dezakezu izena.

Informazio gehiago: