"Barrutik" elkartearen
eta
“Barnekotasunari bidea eman” tailerraren

aurkezpena

You didn’t come this far to stop

Barrutik - logo
Barrutik - logo

BARRUTIK elkartearen aurkezpenera gonbidatzen zaitugu, baita eskainiko dugun "Barnekotasunari bidea eman" tailerraren aurkezpenera ere.

Elkartearen helburua gizartean GARAPEN PERTSONALA sustatzea da.

Hau da, herri bakoitzean garapen pertsonalaren kultura sortu eta sustatzea, herri bakoitzean gako horretan bizi nahi duten pertsonen indarra aprobetxatuz.

Gure ustez, norbanako bakoitzak dituen eta gizartean dauden erronkei aurre egiteko, gizabanako bakoitzak bere baitan duen barne-potentzial izugarria ezagutu eta kudeatu behar da. Halaber, errealitate hori ahaztea edo alde batera uztea, gogobetetze pertsonalaren eta horrek sortzen dituen gatazka eta bidegabekeria sozialaren arrazoi nagusia da.

Gure barne-mundua kudeatzen jakitea, gizabanako gisa bizitza osoa eta baketsua bizitzeko aurretiazko baldintza da. Gizartea eraldatzeko iturria da, aldi berean, bidegabekeria soziala konpontzeko oinarria eta komunitate eta nazioen arteko bakearen oinarria.

Aurkezpena noiz eta non izango da?

🔹 Lekua: ARRASATEN. Kulturateko Loramendi gelan. 3. pisuan dagoen aretoan.

🔹 Datak: IRAILAK 24

🔹 Ordua: 18:30etik-19:30era.

“Barnekotasunari bidea eman” tailerra. ARRASATEN.

BARNEKOTASUNAREN MUNDUAN HASTEKO PROPOSAMEN BAT.

Bidai polit eta emankorra da.
Segurua da, hau da, ez duzu hitz egin behar. Dinamika hau izango da: aulki baten jartzen zara, eduki batzuk entzun eta praktika batzuk egin, isilean esperimentatuko dituzu, eta etxera bueltatuko zara.
Sinplea eta erraza. Bai edukia baita praktikak ere, zure egunerokotasunean erabiltzeko proposatzen ditugu.

Hiru atal hauek ikusiko ditugu

  • Eremu mentala. Zergatik ematen diot hainbeste buelta buruari?

  • Eremu emozionala. Zer egin dezaket sentitzen dudanarekin?.

  • Eremu esentziala. Nola egon naiteke nire onenarekin, nire baitan?.

Horren ondorioz:
  • Jakingo duzu, zuri pasatzen zaizuna, mundu guztiari pasatzen zaiola.

  • Ikasiko duzu zergatik den hori eta zer egin dezakezun.

  • Tresna sinpleak eta eraginkorrak esperimentatuko dituzu.

  • Hobeto ulertuko duzu zeure burua.

  • Besteak ere, hobeto ulertuko dituzu.

  • Zure bizitza gehiago gozatzen lagunduko dizkizuten edukiak eta tresnak ezagutuko dituzu.

Noiz eta non?

🔹 Lekua: ARRASATEN. Kulturateko Loramendi gelan. 3. pisuan dagoen aretoan.

🔹 Datak: Urriak 9, 23, azaroak 6, 20, abenduak 4 eta 18

🔹 Ordua: 18:30etik-20.00etara

Erraztailea: Jesus Mari Mata
Prezioa: 90€.
Izen ematea:

Formulario honetan eman dezakezu izena.

Informazio gehiago: