TOPAKETA “ESKER ONEZ BIZITZEA”. Arantzazun

Hau dena dastatzeko.

1.- ESKER ONEZ BIZITZEKO proposamenean sakontzea.

2.- Gure identitate esentzialera joateko esker ona ate gisa erabiltzea.

3.- Gure identitatearekin sintonizatzea, esperimentatzea eta gozatzea.

4.- Taldearekin garena bizitzea eta elkar elikatzea.

5.- Gorputzari ere lagako diogu mugitzen.

6.- Naturan egoteko, paseatzeko, arnasa hartzeko.

7.- Arantzazuko udaberriko gau magikoa bizitzeko.

8.- GURE GARAPEN PERTSONALA ERE, GURE HIZKUNTZAN BIZITZEKO.

IZEN EMATEA: Bete formulario hau: https://forms.gle/qFSUEws6qgZ3JDK68

PREZIOA.175€ Biko gela.
180€ Bakarkako gela.

NIGANen 2024-2025 ikasturtean izandako tailerretan parte hartu baduzu ,% 5eko (tailer bakarrean)%10eko (2 tailerretan),%15eko (3 tailerretan)deskontua izango duzu.

Gutxieneko parte-hartzaile kopuru bat bermatu behar dugu harrera-etxean. Beraz, beharrezkoa da APIRILAREN 15a baino lehen izena ematea eta dirua bidaltzea.

IZENA EMAN ONDOREN EZ JOATEA ERABAKIZ GERO:
Apirilaren
25a baino lehen, % 100 itzuliko da
Apirilaren 25aren ondoren, % 50 itzuliko da.

MENUA. Menua begetariano izango da.

LOGELA. Logelak bainugela daukate eta izarak eta toallak bertan izango dituzu. Banakakoak dira, baina partekatu nahi baduzu, eska ezazu.

MATERIALA
• Zatoz koaderno eta boligrafo batekin.
• Etorri arropa erosoarekin eta moketa gainean ibiltzeko galtzerdiekin: Naturan paseatu eta ibiliko gara, gorputz eta esnatze ariketak ere egingo ditugu.

INFORMAZIO GEHIAGO
Jesus Maria Mata
jesusmarimata@yahoo.es Telefonoa: 669 132 900